Krisiari irtenbide propio eta demokratikoa emateko, lotu
borrokari!
Eskualdeka izango dira aurtengo manifestazioak, “ Gobernuetatik ezartzen ari diren neurri eta erabakiak pairatzen eta borrokatzen dituzten herritarrak bizi diren tokietan”, sindikatuko komunikazio idazkari Sonia Gonzálezek adierazi duenez. Maiatzaren Lehena oso testuinguru berezian dator, krisi ekonomiko bete-betean, astetik astera erabaki eta murrizketa berriak inposatzen ari zaizkigunean; azkenak, egunotan, osasungintzan eta hezkuntzan.
“Madrilgo Gobernuan hartzen ari diren erabakiak eta
finkatzen ari diren politikak hemen aplikatzea suizidio politiko, ekonomiko eta
sozial bat da” ohartarazi du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Horregatik,
greba orokor arrakastatsuaren ostean, aktibaziorako Maiatzaren Lehena izango da
honakoa, “erreforma salaketatik haratago, aplikatzen ari diren politika guztien
kontra langileok erabaki behar dugulako, Euskal Herriak erabaki behar duelako,
krisiari irtenbide propia Euskal Herrian bertan emateko”.
Etxaide eta Gonzálezen esanetan, “hartzen ari diren erabakiak politikoak dira, ez ekonomikoak; gezurra da politika hauek direnik egin daitezkeen bakarra, ez da egia Gobernuak derrigortuak daudenik eta are gutxiago horrela krisitik noizbait aterako garenik.” LABeko idazkari nagusiak nabarmendu du Greba Orokorrarekin berriro ere argi geratu dela “euskal langileok, euskal jendeartearen gehiengo handi batek ez dugula inposaketaren bidea onartzen” . Krisiari irtenbide “propio eta demokratikoa” emateko akordioak eraikitzeko garaia da. Irtenbide horren abiapuntua gutxieneko kontsentsu politiko batean jartzen du sindikatuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario