2015/06/06

Ekintza sindikala indartzeko dinamika martxan da


Lantokietako ekintza sindikala berritu eta indartzera goaz LABetik. Egoera aldatu egin da, langileontzat okerrera aldatu ere, eta horren aurrean, ekintza sindikala urrats berriak eman behar ditugu. Nola? Gure eskaintza eta praktika sindikala berrituz. Sindikatuon erronka ez da dagoenaren gainean langile batzuren egoera hobetzea, egoera bere osotasunean aldatzea baizik, langile guztien egoera hobetu ahal izateko. Horretara goaz.




Patronalaren ahalmena eta pribilegioak ziurtatzen dituzten arauak gailendu dira. Lehen akordioa behar zen lan baldintzak aldatzeko, orain enpresariek beren kasa aldatu ditzakete, ez dute akordiorik behar euren asmoak aurrera ateratzeko. 

Langileoi negoziazio kolektiborako eskubidea lapurtu digute. Lehenagotik zetorren desarauketari, orain, enpresarien aldebakartasuna gehitzen zaio. Negoziazio kolektiboa ezinbestekoa da, bai, eta negoziazio kolektiboan eta hitzarmenak defendatzen jarraituko dugu aurrerantzean ere, baina ezin dugu gaurko joko arauetara mugatu. 

Langileok bizi dugun prekarizazio prozesuaren aurrean erabaki berriak hartu behar ditugu. Inor ez dago salbu. Langile guztiok gaude modu batean edo bestean prekarietatearen jopuntuan. Gauzak aldatzeko giltza non dago? Ekintza sindikala, lantokietako borroka indartzea, helburu berriak jarriz eta bide berriak irekiz. 

Egoera berriak erantzun berriak eskatzen ditu, eta LABen erabaki dugu momentua dela sindikalgintzaren inguruko gogoeta sakon bat egiteko. Gure sindikatua etorkizunean nolakoa izango den erabakitzeko eztabaida ireki dugu. Eta bien bitartean, iparrorratz berarekin, luzera begirako gogoetak motzera begirako erabakiekin elkarlotu ditugu: prekarietatearen kontra borrokatzeko gaitasunak markatuko du sindikalgintzaren oraina eta etorkizuna. 

Lantokietan abiatzera goazen dinamika iraunkor honekin prekarietatearen kontrako borrokari zentralitate osoa emango diogu. Langile kolektibo guztion erreferentzia bihurtu behar dugu, eta gure eguneroko arazoei erantzunak eta alternatibak eskaini. 

LABen eskaintza sindikala lantoki guztietara eramango dugu, gure delegatuen eskutik. Bost zutabe nagusi ditugu: kalitateko enplegua, soldatak, lan osasuna, aukera berdintasuna eta euskara. Eremu horietan benetako neurriak hartuz errealitatea aldatu daiteke. Hor dugu erronka. Enpresaz enpresa, eremuz eremu, beharren araberako ekimen desberdinekin osatzen joango gara bidea. 

2015/06/03

Telefonica eta Movistarreko autonomoen borrokak LABen babes eta elkartasun guztia du



Bi hilabete daramate Telefónicak eta Movistarrek azpikontratatutako autonomoek borrokan. Bi hilabete, duintasun eta zilegitasun guztia duen borroka eredugarri horretan, multinazional prekarizatzaile horri aurre egiten.

Telefónicak urteak daramatza langile eredua aldatzen. Lehen langile propioen bidez egiten ziren funtzioak orain azpikontratatzen dituzte, egoera prekarioan dauden azpikontratetako langile eta automoak estutuz. Eredu aldaketa horrek ez du mugarik, prekarizazio prozesu hori ez dute geldituko. Guk geuk, langileok, gelditu behar dugu.

Telefónica eta Movistarrek langileen kontrako prekarizazio prozesuarekin aurrera egiten dute. Azken bi urteetan multinazionalak 7,594 miloi euro irabazi arren langileen kontrako lapurreta aurrera doa. Asezinak dira. Guztia kendu nahi digute.

Langileok behar dugun konponbidea Telefónicako eta Movistarreko eredua gelditzea da. Azpikontratazio eta prekarizazio prozesua geldituz lortuko da garaipena. Horretarako prekario dauden langileen aktibazioa da gakoa, eremuz eremu, Telefónicako langileetatik hasi eta azken autonomoraino, denak elkarrekin, denon prekarizatzailea denaren kontra. 

Honengatik guztiagatik LABek babestu egiten ditu datorren astean eta hurrengoan Telefónicako langileek egingo dituzten elkartasun-lanuzteak. Aurrera begira saiatuko gara erantzun zabalago bat antolatzen
.

2015/04/15

LAB realizará 25 movilizaciones coincidiendo con el 1 de mayo

El sindicato LAB realizará 25 movilizaciones en toda Euskal Herria el próximo 1 de mayo. Defienden que pese a saber que hay «poco que celebrar», deben reivindicr un día en el que «mostrarse orgullosos de la clase trabajadora».
NAIZ|BILBO|15/04/2015
Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB, ha anunciado que el sindicato realizará el próximo 1 de mayo 25 movilizaciones repartidas por toda Euskal Herria. Según ha explicado, en ellas se exigirá «reconocimiento» para los trabajadores, porque, «la peor inversión que se puede hacer es humillar con salarios miserables».
En este sentido, ha defendido que el 1 de amyo tendrá dos ejes. «Tenemos poco que celebrar, pero queremos sobre todo y ante todo decir que estamos orgullosos de ser trabajadores y reivindicar ese orgullo del trabajo realizado».
Por ello, ha apuntado que el sindicalismo «tiene que ser un instrumento para dignificar a los trabajadores sea cual sea su situación en el mercado laboral, pero sobre todo si son parados, pensionistas con pensiones miserables, gente obligada a trabajar por 200-300 euros al mes».
Del mismo modo, en el marco de las elecciones del próximo 24 de mayo, ha apuntado que le resulta «vergonzoso» que tanto el PNV como el PP este haciendo la campaña electoral con la promesa de creación de empleo «cuando son los principales responsables de que se hayan destruido miles de puestos de trabajo».


2015/02/04

¿DóNDE QUEDA EL RESPETO A LAS REGLAS DE JUEGO?

Una vez conocidos los acontecimientos, y visto que la totalidad de la plantilla de Bilbobus es ya sabedora de los contactos mantenidos por UGT con la Empresa, para llegar a un preacuerdo en lo referente al próximo convenio, ante el hastío y malestar que puede y debe sentir el conjunto del plantel por esta circunstancia, desde LAB queremos transmitiros la siguiente reflexión:

Con esta forma de actuar, a nuestro juicio, se traspasan las normas  de respeto y confianza básicas en cualquier negociación colectiva.

Nos parece absurdo y desleal, que una Sección Sindical (por mucho que sea la de mayor representación o por muy “buena fe” que haya podido tener) pretenda de manera unilateral, suplantar la representación que le corresponde al Comité, prestándose a ese juego a espaldas de las demás Secciones Sindicales, haciéndonos conocedores de esa realidad cuando ya tiene perfilado ese pseudo-acuerdo.

¿Qué intereses se ocultan detrás de todo esto?
*¿Qué piensa la plantilla al respecto?
*¿Qué explicaciones están dispuestos a darnos?

Sabemos que van a utilizar el miedo como argumento: “con los tiempos que corren mejor dejar el Convenio tal y como esta” “si entramos a negociar vamos a perder derechos adquiridos” etc...

Nosotros en LAB pensamos todo lo contrario, entre todos debemos ser capaces de aprovechar esas circunstancias que le dan tanto miedo a la Empresa, por las que quiere asegurarse esta mal llamada paz social:


                    *Inminentes elecciones municipales en Mayo del 2015

                 *Expiración de la concesión (si no hay prorroga) Julio 2016

Queremos dejar claro, que nosotros ni estamos ni estaremos en este tipo de juego sucio y subterráneo, abogamos por una negociación colectiva abierta y al uso, con presentación de plataforma conjunta y apertura de calendario de negociación.

No podemos tolerar esta clase de actuaciones, inasumibles desde cualquier punto de vista, desleales y sobre todo porque nadie nos va a negar nuestro derecho a negociar, ni vamos a permitir que otros (por mucho que así lo deseen) se arroguen competencias que solo son propias del Comité.
Para finalizar, hacemos un llamamiento a toda la plantilla para que entre todos les hagamos ver y sentir que ese no es el camino correcto. Algunos no aprenden y vuelven a cometer el mismo error de la pasada primavera, cuando presentaron el famoso preacuerdo de diez puntos (ITs incluidas) y la plantilla en Asamblea General les dio un auténtico escarmiento. 


¡AHORA MÁS QUE NUNCA, UNIDAD!




NON GERATU DA JOKO -  ARAUEN ERRESPETUA?

Behin azkenengo gertaerak jakinda eta Bilbobuseko langileri guztiak jadanik UGT eta enpresaren arteko egon diren harremanak badakiela, hurrengo hitzarmenarako aurreakordio batera heltzeko, guk badakigu zer nolako aspertasun eta ondoeza egoera horrek ekartzen digun langile guztioi, horregatik LABetik gogoeta hau helarazi nahi dizuegu:
Jarrera honekin, gure ustez, edozein negoziaziorako oinarrizkoa den konfidantza eta errespetuaren arauak apurtu egin dira.

Uste dugu Sekzio Sindikal batek (nahiz eta gehiengo sindikatua izan eta “gure onerako” egin badute ere), bere kabuz eta besteon parte hartze zeharo ez adituz, Komiteari dagokion errepresentazioa ordezkatzea guztiz desleaila dela, baita beste Sekzio Sindikalen atzetik jokatu eta sasi-akordio hori ia eginda dagoenean jakinaraztea ere.

                             *Zer interes daude horren guztien atzean?
                            *Zer pentsatzen dugu langileok honi buruz?
                                   *Zer azalpenak emango dizkigute?

Badakigu beldurra erabiliko dutela argudio moduan: “gaur egungo egoerarekin hobe dugu hitzarmena dagoen bezala utzi” “negoziatzera sartzen bagara lortutako eskubideak galduko ditugu…” etabar…
Guk LABen kontrakoa pentsatzen dugu, denon artean gai izan behar gara Enpresari beldurra ematen dizkioten inguramen horretaz baliatzeko. Hain zuzen ere, hori da arrazoia deituako bake sozial hau lortu nahi dutelako:

*2015ko Maiatzeko udal  hauteskundeak
*Kontzesio bukaera 2016ko uztailan (luzapenik ez bada)


Argi utzi nahi dugu, gu ez gaudela eta ez garela egongo holako zikin eta lurrazpiko joku horretan. Negoziazioa ohikoa eta irekia izan behar delako, denon artean egindako plataforma batekin eta negoziatzeko egutegi bat egon beharra dagoelako.

Ezin dugu onartu horrelako jokabiderik, edozein ikuspuntutik onartezinak eta guztiz desleialak direlako. Batez ere inork ez duelako gure negoziatzeko eskubidea ukatuko. Ez diegu (nahiz eta gogak badute ere) Komitearen konpetentziak diren hartzen utziko.

Hori dela eta deialdi bat nahi egin dizuegu; denon artean argi eta garbi hau ez dela bidea erakusteko. Batzuek, ematen du, ez dutela ikasten eta pasa den udaberriko akats bera egingo dute, hamar puntuko akordio famatu hori aurkeztu zutenean (IT ak barne) eta langileriak Asanblada Orokorrean eskarmentu izugarria eman zietenean.


ORAIN INOIZ BAINO GEHIAGO, BATASUNA!