Azaroaren 25ean Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, emakumeok gure bizitzako eremu guztietan pairatzen dugun indarkeria salatzera behartuta gaude beste urte batez.
Emakumeon kontrako indarkeria patriarka-sistemaren ondorioa da, sistema honek gizon eta emakumeon arteanezartzen dituen botere harremanetan oinarritzen baita. Hau da, gizonekoei dominazio papera aitortzen zaie, emakumeoi menpekotasunarena egokitzen diguten bitartean.
Lan eremuari dagokionean, aipatu patriarka-sistemak sexuaren araberako lan banaketa ezartzen du, honekemakumeon prekarietatea areagotu eta indarkeria sexista iraunarazten duelarik, sexu jazarpena izanik adierazgarririklarriena.
Emakumeon kontrako indarkeria orori, sexu jazarpenari barne, aurre egin nahi badiogu, ezinbestez prebentzioazhitz egin behar da, azken finean jendartearen ardura ere bada giza honetako gertakizunak berriz ere ez ematea.Horren kontzientzia izanik, LAB sindikatutik aspalditik aldarrikatzen dugu lan munduan parekidetasuna bermatzekobeharrezkoak diren neurriak aplikatzea enpresetan. Helburu honi jarraituz, 2008. urtean ezagutaraztera eman genuensexu jazarpenaren prebentziorako eta kasuen kudeaketarako protokoloa. Geroztik, protokolo hau lantokietan ezartzeaizan da gure lana.
Hala ere, ez da nahikoa lan munduan LAB sindikatua horretan aritzearekin, jendarte osoaren eta batez ere, boterepolitikoen eta instituzioen inplikazio zuzena ez badago. Izan ere egun ez dago borondate politikorik egoera haualdatzeko.
Are larriago, azken urteetan aipatu instituzio eta botere politikoak berdintasun faltsuaren mezua zabaltzen ari dira.
Ahoa betetzen zaie adierazpen instituzional potoloekin eta legeak onartzen dituzte, baina hauek denak aurreraeramateko beharrezkoak diren benetako neurri integralak eta lege hauen jarraipena egiteko mekanismorik ez dute ezartzen
Mobilizazioa
Azaroak 25 Bilbon: Giza katea 10:30etan Bertendona institutotik, lan ikuskaritzara eta Eusko jaurlaritzan bukatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario