2014/03/07

LAN ESKUBIDEAK ZAPALTZEN DITUEN AKORDIOA



Duela gutxiko, otsailaren 24an, enpresa komite parte batek eta enpresak heldutako akordiari buruzko aipamena egin nahi dugu; ematen duenez honetan bai, langileon asanbladaren bidez baietza edo ezetza eman beharra dago.
LABetik egin dugun irakurketa  jakinarazi nahi dizuegu:

1-      ALDI BATERAKO EZINTASUNAK
2011 eta 2012n bajan egon diren lankideek 5000 ordu inguru galdu egingo dituzte, enpresak berak aurreztuko dituela eta. Penagarria dela uste dugu gai honi buruzko sententziak egonda, akordio honetan 5000 orduen LAPURKETA balioztatu izana.
2011 eta 2012an ordu kopuru beste era batean zenbatzeari baietza ematen badiogu, jarraibidea ezarriko dugu, egoera hau berriz ere gertatzeko absentismo indizea %6 gainditzen den bakoitzean.
Hori esanda, 2013rarko akordatu dena, datorren urteetan oradinduko dugun tranpa bat delakoan gaude. Guk beti defendatu dugu AE egoeran zenbatu behar diren ordu kopurua 7,75 izan behar dela, hau da batezbesteko lanaldia, norberaren egutegia errespetatuz.

2 DIETAK
Hau inflexio-puntu bihurtu da, batez ere gai honi buruzko demanda jarrita daukaten langileentzat, zeren eta aukeratu behar izango dute bai demandak kendu edo honako akordioari bat egin, horregatik gure balorazioa ez da onargarria ere.

3- CAP
Guztiz onartezina iruditzen zaigu, garraio publikoa ematen duen enpresa batek bere langile guztiek lanerako behar duten kapazitazioa ez emateak (finkoak eta ebentualak). ENPRESAK CAP ORDAINDU BEHAR DU langile guztientzat, salbuespenik ez.
4-AURRETIK ERRETIRATUTAKO LANGILEAK
Onartezina dela iruditzen zaigu egutegi aldaketak egotea eta ematen denez, boluntaritate bakarra akordioari bat egitea dela, aldaketa hori 15,50 orduekin orekatuz.

5- KARTERA
Punto honetan LAB ados dago, sinatu dugun bakarra izan da.

6-SALMENTA TOKIAK
Gai honetan ez dago eman behar ez duten ezer, lanaldi orduak gainditzen badira, etenaldiekin konpentsatu beha dira.
7- SOLDATADUN LIZENTZIAK
HITZARMENGO BESTE ALDAKETA BAT. Ezkontza lizentziak dioenez; 15 eguneko izango da eskatzen den egunetik           
Ezkondu edo izatezko bikotekidea egin nahi izanez gero, enpresak behar duen momentuan izan beharko da. Ospatu ahal izango dugu enpresari ondo badatorkio.
Ezkondu edo izatezko bikotekidea egin ahal izango dugu uztailan edo abuztuan, baina INOIZ EZ dugu lizentzia hartuko hilabete horietan!!
Akordio honetan enpresari emango diogu onartzeko edo kentzeko gaitasuna, zerbitzuko antolakuntzaren arabera geratzen delako, eta uztailan eta abuztuan ezin da.
8-URTEKO SINDIKAL ORDU KOPURU PILAKETA
           
HAU EZ DA INOIZ IZANGO TRUKATZEKO MONETA, ez dugu ordu sindikalekin tratutan ibiltzea onartuko, ez dugu salduko gure/zuen eskubideak sindikal orduen truke.

9-ZERBITZUEN MURRIZKETA           
Hasieratik egon gara zerbitzu murrizketen eta lanpostu amortizazioen kontra, eta gure jarrera ez da batere aldatu.
10- EGUNEKO MANIOBRA GIDARIAK
            Inspekzio soldatarekin bat egitea eguneko maniobra gidari lankideentzako
LABek deialdi egin nahi dio langileriari gure eskubideak ez hipotekatzeko, oraindik denbora daukagu akordio honi ezetz esateko lortu dugun guztia zapaldu baino ez duela egingo.

BOZKATU EZ akordioari!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario